koadro
1. iz. eta izond. Karratua; laukia. 2. iz. Oihal, paper edo beste edozein materialetan egindako pintura, marrazki edo grabatua. 3. iz. Taula, grafikoki antolaturiko datu-multzoa. 4. iz. Enpresa edo erakunde bateko buruzagi-multzoa edo talde eragilea. Koadro teknikoa. Koadro politikoa. 5. iz. Bizikleta edo motozikleten armazoia eratzen duen hodi-multzoa. 6. iz. ANTZ. Ekitaldi bateko zatia, dekorazio-aldaketa bati dagokiona. 7. iz. ELEKTR. Zirkuitu elektrikoak kontrolatu eta konektatzeko beharrezko aparatu eta piezen multzoa. 8. iz. KIR. Frontoiaren luzera banatzen duten zati zenbakidunetako bakoitza. Seigarren koadrotik erantzun du. 9. izond. Ebakidura karratu edo angeluzuzena duena. Hamaika arroako harri koadroa. 10. izond. Zenbait luzera-unitateri (metro, kilometro, etab.i) loturik, karratua, dagokien azalera-unitatea adierazteko hitza. Metro koadroa. • koadro kliniko. MED. Gaixo batek edo gaixotasun batek ezaugarri dituen sintomen multzoa.
Atzera