harri
iz. 1. Materiaren zati solido eta gogorra, askotariko konposizio kimikoa duena. Ez da metalikoa, baina kolorea ematen dioten metal-gatz eta -oxidoak eduki ohi ditu. Harria baino gogorragoa. 2. Delako materiala edo haren puska, landua nahiz landugabea, eta eraikuntzan, jokoan, bitxigintzan, etab.etan erabilia; delako materialaren zati ez oso handia, norberak eraman edo bota dezakeena. Harria bota zion. Harrizko etxea. Diamantezko harria. 3. Txingor lodia, normalean udako trumoi-erasoetan botatzen duena. Harri-erauntsia. 4. GEOL. Ik. arroka. 5. MED. Kalkulua. 6. TEKNOL. Artezketan erabiltzen den erreminta, ale urratzaile gogorrez eta hauek elkartuta mantentzen dituen aglomeratzaileez osatua. • filosofoen harri. Alkimisten arabera, metala urre nahiz zilar bihur zezakeen harria. || harri ama. GEOL. Ik. arroka ama. || harri bizi. 1. Lurrik ez duen harria. 2. Distiratzen duen harria, harribitxia. || harri landu. Ik. harlandu. || harri muger. Suharria. || harri preziatu. (Ipar.) Harribitxia. || harri zabal. 1. Lauza. 2. KIR. Sakarria. 3. Ik. hartxabal. || harri-kozkor. Ik. harkosko. • HARRI ETA BELARRI (EGIN, GELDITU). Guztiz harritu. Hilkintza izugarri honek guztiak harri eta belarri eginik utzi zituen. || HARRI ETA ZUR (EGIN, GELDITU). Guztiz harritu. Harri eta zur eginik gelditu zen Augusto. || HARRIZKO BIHOTZA IZAN. Sentiberatasun txikikoa izan.
Atzera