Ezpeleta, Salbador Joakin
Esploratzaile gipuzkoarra (Oiartzun, 1776 - Argentina, 1864). Gerra zela eta, Buenos Airesera jo zuen (1806). Argentinaren independentziaren alde eta ingelesen kontra borrokatu zen; bertan eginiko lanei esker aberastu egin zen. Argentinako Entre Rios hiria sortu eta bertan hil zen. Arantzazuko Amaren eliza eta otoizlekua eraiki zituen Argentinan (1810).
Atzera