Ezpeletako kantonamendua

Lapurdiko H-ko eskualdea, Nafarroako mugan; 180 km2 11.394 bizt. eta zazpi udaleri: Ainhoa, Kanbo, Ezpeleta, Itsasu, Luhuso, Sara eta Zuraide. Sarrakaria ibaiak Sarako ibaiaren urak hartu eta eskualdea hegoaldetik mendebaldera zeharkatzen du. Errobi ibaiak eskualdeko iparraldea zeharkatzen du. Larrun (900 m) eta Ibantekki (698 m) dira mendi nagusiak. Klima ozeanikoa du: hezea eta epela urte osoan. Abeltzaintza da jarduera nagusia (ardiak, behiak); nekazaritzak (larreak, zuhainak, artoa) eta turismoak gora egin dute azken urteotan; ostatuak, jatetxeak eta bigarren egoitzak ugaritu egin dira. Kanbo da eskualdeko zerbitzugunea.



Atzera