Ferrara

Italiako IE-ko hiria (Emilia Romagna), izen bereko prob.ko hbru.; 141.000 bizt. Monumentu ugari dago: XII-XVI. m.ko katedrala; eta beste hainbat jauregi eta etxe, batzuk museo bilakatuta. XV-XVI. m.etan, "Ferrarako Eskola" (pintura-eskola) loratu zen. XII-XVI. m.ak bitartean Esteko etxearen esku egon zen eta hiria gune intelektual eta artistiko garrantzitsua izan zen. 1598an Estatu Pontifikalek bereganatu zuten harik eta 1860an Italiako erresumari batu zitzaion arte.



Atzera