Fidias

Eskultore grekoa (~K.a. 490-431). Grezia klasikoko eskultore handiena izan zen. Platon, Pausanias eta Plinioren idatzien bitartez jakin da haren berri. Periklesek Partenoia dekoratzeko aukeratu zuen (447-438) eta Akropoliko obrak zuzentzeko ardura eman zion. Tradizio ikonografikoa berritu eta ordura arte inoiz lortu gabeko mugimendu-itxura eman zion marmolari. Ospea eman zioten obrak, Olinpiako Zeus eta Atenea Partenos, urrez eta marfilez egindako eskultura handiak ziren.



Atzera