Garai, Blasko
Militar bizkaitarra (Garai, 1510 - ?, 1552). Karlos I.aren zerbitzaria eta Erret ontziteriaren kapitaina izan zen. Erregearen dirulaguntzari esker proiektu eta esperimentuak egiten hasi zen: arraunik gabe ontzia mugi zedin aparailu bat sortu nahi izan zuen. Horrela, "Trinidad" ontziak nabiga zezan lortu zuen (Bartzelona, 1543); arrakasta lortu bazuen ere ez zuen dirulaguntza gehiagorik lortu eta proiektuak ez zuen aurrera egin. Arraunen ordez palaz osaturiko gurpila erabili zuen, gerora baporeek erabili zutenaren antzekoa.
Atzera