Garai, Frantzisko

Euskal Herriko esploratzaile eta kolonizatzailea (? - Mexiko, ~1523). Kristobal Kolonen bigarren espedizioan parte hartu zuen (1493) eta Jamaikako gobernadore izan zen. Jamaikako ekonomia altxatzen saiatu zen eta dirutza handia egin zuen. Mexikoko kostaldea aztertu eta Mississippin barrena ibili zen espedizioa antolatu zuen (1519). Floridako kostalderako espedizioa ere antolatu zuen; baina ordurako Cortés-ek hango lurraldeak konkistatuak zituen eta tirabira asko sortu ziren Garai eta Cortés-en artean. Azkenik erregeak Panuco eta inguruko lurraldeak Cortés jeneralari zegozkiola erabaki eta Garaik etsi egin behar izan zuen. Bartolome Kolon-ekin batera Santo Domingo hiria fundatu zuen.



Atzera