Garai Elexpuru, Meltxor

Euskal idazle gipuzkoarra (Eskoriatza, 1870 - Tutera, 1950). Meltxor Eskoriaza zuen bere erlijioso-izena, eta horixe erabili zuen bere idazlanetan. Venezuelan Maracaiboko komentua sortu eta bertako buru izan zen. Nafarroara itzuli eta Frantziskotar Hirugarren Ordenaren zuzendaria izan zen. Gai horren inguruko liburuak idatzi zituen: Irugarren senidetza (1924), Irugarren Ordenako Zuzenbidea (1924).



Atzera