Grimm

Hizkuntzalari eta idazle alemanak. - Jacob (Hanau, 1785 - Berlin, 1863). Filologia alemanaren fundatzailea izan zen (Germaniar gramatika, 1819-37). - Wilhelm (Hanau, 1786 - Berlin, 1859), aurrekoaren anaia. Kasselgo hauteslearen liburuzaina. Bien artean herri-ipuin germaniar ugari bildu eta argitaratu zuten (Haur- eta etxeko ipuinak, 1812-15).



Atzera