Heraklito
Filosofo grekoa (Efeso, K.a. ~550 - ?, ~480). Etengabeko aldaketa da bere doktrinaren ardatz nagusia: "ezer ez" da, izan, eta guztia isuri bat da, jario iraunkorra, aldatuz doan prozesu hutsa. Baina aldakortasun horren azpian badago funtsezko batasunik: transformazio bera alegia. Adimenak soilik bil lezake batasun hori.
Atzera