Homero
Poeta epiko grekoa (K.a. IX. edo VIII. m). Tradizioak Iliada eta Odisea poemen egiletzat jotzen du. Ezer gutxi ezagutzen da bere bizitzaz, eta K.a. VI. m.az geroztik kondairaz inguraturik ageri zaigu: herriz herri bertsoak kantatzen zituen agure itsu moduan aurkezten dute. Herodotok zioenez, K.a. 850ean Asia Txikian bizi izandako joniarra zen. Bere poemak jai nagusietan errezitatu eta haurrei irakasten zizkieten grekoek. Eragin handia izan dute filosofo nahiz idazleengan eta toki berezia izan dute Europako kultura klasikoan.
Atzera