itsu

1. iz. eta izond. Ikusten ez duena. 2. izond. (hed.) Zentzuari, adimenari jarraitzen ez zaiona. Maitasuna itsu dela. 3. izond. (hed.) Zerbaitetara erabat zaletua. Ardozale itsua da. 4. izond. Irteera edo irekigune bakarrekoa. 5. iz. ANAT. Heste lodiaren hasierako zatia, heste meharreko ileonarekin lotua, eta bere hondoan apendizea duena; digestio-hodiaren zenbait lekutan agertzen den irekigune bakarreko egitura. 6. adb. Itsurik. • ITSU-ITSUAN. Ezer ikusi gabe; aztertu, hausnartu gabe. Gai horretan itsu-itsuan gabiltza. || ITSUAN. Itsu-itsuan.



Atzera