Jeriko
arab. Ariha. Palestinako hiria, Zisjordanian; 13.000 bizt. Munduko hiri zaharrenetakoa da. Hebrearrek K.a. XIII. m.an hartu zuten eta Bibliaren arabera, tronpetak jo zituztenean, hiriko harresiak erori egin ziren. Israeldarrek hartu zuten 1967an, Zisjordania osoarekin batera, baina israeldar eta palestinarren arteko bake-negoziazioen ondorioz, eskualde autonomoa da 1994tik.
Atzera