Joakin Fiore-koa (j.i. Gioacchino da Fiore)
Mistiko italiarra (Calabria, ~1130 - San Martino di Giove, Cosenza, 1202). Abade zistertarra izan ondoren, San Joan Fiorekoaren kongregazio berria fundatu zuen. Itun Berriko Apokalipsia liburuan oinarrituz, historiaren bere interpretazio filosofiko-teologikoa eman zuen, Hirutasunari buruzko irakatsiari lotuz.
Atzera