interpretazio

iz. 1. Interpretatzeko ekintza eta horren ondorioa. 2. HIZKL. Gramatika sortzailean, osagai sintaktikoaren emaitzari esanahia egokitzeko prozesua. 3. INFORM. Goi-mailako lengoaian idatzitako programa bat egikaritzeko modua, konpilazio-fasetik igaro eta objektu-programarik sortu gabe, aginduak makina-lengoaiara itzuli ahala egikaritzean datzana. 4. LOG. Kalkulu logiko edo sistema formal bateko elementuei esanahia egokitzea. 5. PSIKOL. Analistaren laguntzaz pazienteak egiten duen lana, zenbait portaera baldintzatzen duen desio inkontzientea atzematearren eginikoa. 6. ZUZ. Arau juridiko baten esanahiaz eta hedaduraz jabetzearren eginiko ikerketa. Legearen interpretazioa.



Atzera