kalkulu

iz. 1. Kalkulatzeko ekintza. 2. LOG. Formalki formulaturiko adierazpen sinbolikoak transformatzen diren eragiketa-sistema, axioma-multzo batean oinarriturik adierazpenen egi- edo faltsutasun-baldintzak zehaztea helburu duena (logika formalean bi bereizi ohi dira: proposizio-kalkulua eta predikatu-kalkulua). 3. MAT. Kalkulatzeko metodo eta prozedurez arduratzen diren matematikaren zenbait adarri ematen zaien izena. Kalkulu integrala. Kalkulu diferentziala. 4. MED. Zenbait organotan sortzen den konkrezioa (giltzurrun, behazun-maskuri, gernu-aparatu, etab.etan). • esakune-kalkulu. LOG. Proposizio-kalkulua. || kalkulu-orri. INFORM. Datu-multzoen kontabilitate-gestiorako erabiltzen den aplikazioa. || kalkulu-zentro. INFORM. Datu-prozesamendu automatikorako behar den tresneria nagusia eta teknikari-multzoa dauden egoitza. Erakunde, enpresa, bulego, etab.en zerbitzu informatikoak bertan zentralizatuta daude, eta bertako informatikariak analisi, programazio eta mantenimenduaz arduratzen dira. || predikatu-kalkulu. LOG. Proposizioen barne-egitura aztertzen duena. Aldagai eta koantifikatzaileen bidez lan egiten du. || proposizio-kalkulu. LOG. Proposizioen barne-egitura kontuan hartu gabe, haien arteko erlazio logiko eta baliozko inferentzien erregelak aztertzen dituena.



Atzera