analisi
iz. 1. Osotasun baten zatien eta beraien arteko harremanen azterketa. Literatur lan baten analisia. 2. Substantzia konposatu edo nahaste baten osagaiak identifikatzea, edota bakoitzak zein portzentaia duen kalkulatzea. Odol-analisia. 3. FIL. Kontzeptu edo osotasun bat zatitan banatzea, zati horien helburu eta arrazoiak ulerkorragoak izan daitezen. 4. HIZKL. Katea mintzatu edo idatzi bat edo elementu bat osatzen duten atalak bereiztea, beraien izaera, funtzioa eta elkarrekiko harremanak aztertzeko. 5. INFORM. Programazioaren fasea; analistak arazoa aztertu, hau konpontzeko behar diren algoritmoak bilatu eta programaren espezifikazioak zehazten dituenekoa.
Atzera