behazun
iz. 1. Gibeleko zelulek jariatzen duten likidoa, bere baitan gatzak, pigmentuak, kolesterola eta beste zenbait gai daramatzana. 2. Behazun-maskuria. 3. (hed.) Samindura. Zoritxarraren behazun mina edan. • behazun-maskuri. ANAT. Behazuna metatzen duen zaku esferiko edo udare-formakoa.
Gibelak jariatzen duen digestio-urina da, kolorez marroi-berdea; gantzen digestioan parte hartu eta are-urinarekin batera kimoaren azidotasuna neutralizatzen du. Gibeletik behazun-maskurira pasatu eta bertan metatzen da; digestioan hodi koledokora igarotzen da eta gero hesteetara. Ura (% 95) eta beste hainbat gai (gatzak, pigmentuak, kolesterola, etab.) ditu osagai nagusi. Behazun-maskuriaren eta hestearen uzkurgarritasuna estimulatzen du.
Behazun-maskuria udare-formako zakua da eta gibelaren azpian dago. Hodi zistikoak lotzen du hodi hepatikoarekin. Digestioen arteko denbora-tartean behazuna bertan metatzen da eta digestioan, bere pareten uzkurduraren ondorioz, hustu egiten da. Animalia batzuek baldin badute ere, hegazti, ugaztun herbiboro eta karraskari gehienek ez dute behazunik.
Atzera