hegazti

iz. ZOOL. Bipedoak, hegalariak eta homeotermoak diren eta lumaz estalitako gorputza, mokoa eta birika-arnasketa duten animalia ornodunen izen arrunta. Aurreko gorputz-adarrak hegoak dira eta atzekoak hankak. Gorputz fusiformea, bularreko muskulu sendoak, barrutik hutsak dauden hezurrak eta hegan egiteko beste hainbat adaptazio dituzte. Ugalketa arrautza bidezkoa da. Duela 150 milioi urte narrastietatik eboluzionatu zuten eta egun Aves klasea osatzen duten 8.600 espezie inguru ezagutzen dira. • hegazti-hazkuntza. Hegaztizaintza.



Atzera