zaku
iz. 1. Arpileraz, oihalez, paperez edo beste hainbat materialez egindako zorro-antzeko gehienetan handia eta laukizuzen-formakoa, eskulekurik gabea eta muturra tolestuz edota lokarriz ixten zaiona. Materiala gordetzeko edota garraiatzeko erabiltzen da. 2. Delako objektuan sar daitekeen adinako kantitate edo kopurua. Hamar zaku patata erosi ditut azokan. 3. ANAT. Organismo batean, pareta biguneko barrunbea, maiz likidoz betea eta irekigunez hornitua zein irekigunerik gabea. • zaku amniotiko. Ik. amniotiko. || zaku handi. ZOOL. Errumena. || zaku txiki. ZOOL. Hausnarkarien erretikulua. • ZAKU BEREAN SARTU. Berdintzat jo. Ez dira denak zaku berean sartzekoak. || ZAKUAN SARTU. (Ipar.) Engainatu. || ZAKUTIK EDO ZORROTIK. Edozein modutan; edonondik.
Atzera