pareta

iz. 1. Adreiluz, harriz, hormigoiz edo beste edozein materialez egindako egitura bertikala, edozein lodieratakoa eta espazio bat ixteko edo banaketaren bat egiteko balio duena. 2. Mendi harritsu baten alde oso malkartsu edo bertikala. 3. ANAT. Hainbat barrunbe edo gorputz mugatzen dituen egitura. • bi pareta. (pl.) Pilota-jokoan, pilotak lehenik ezker-paretan eta ondoren, lurra ukitu gabe, frontisean jotzean datzan jokaldia. Bi paretak egin. || ezker-pareta. 1. Frontoiaren ezkerreko egitura bertikala, frontisarekin angelu zuzena osatzen duena. 2. (Ipar.) Ezker-pareta duen pilotalekua.



Atzera