karraskari
iz. eta izond. 1. Karraskatzen duena. 2. ZOOL. Euterioen infraklaseko zenbait animaliaren izen arrunta. Tamaina txiki edo ertainekoak dira, etengabeko haziera duten ebakortzak dituzte eta ez dute letaginik. Ebakortzak karraskatzeko erabiltzen dituzte. Omniboroak edo herbiboroak dira eta ingurune guztietan bizi dira. Bere baitan arratoia, sagua, muxarra, katagorria, etab. hartzen dituen Rodentia ordena osatzen dute.
Atzera