Joan II.a Komneno
(?, 1088 - Tauro, 1143). Bizantzioko enperadorea (1118-43), Alexio I.aren seme eta ondorengoa. Arabiarrek, turkiarrek eta kristauek kendutako lurraldeak berreskuratzen saiatu zen. Balkanetan bakea ezarri zuen; Asia Txikiko zati bat irabazi zien turkiarrei eta Siriako frankoak Bizantzioren menpean ipini zituen.
Atzera