Joana II.a Nafarroakoa

(1312-49). Nafarroako XXVI. erregina (1329-49), Luis I.a Setatiaren eta Margarita Borgoinakoaren alaba. Felipe III.a Évreuxkoa Prestuarekin ezkondu zen (1318). Karlos I.a Burusoila ondorengorik utzi gabe hil zen eta Nafarroako gorteak bildu eta Joana II.a egin zuten Nafarroako erregina (1329). Senarra hil zenetik Joanak bakarrik agindu zuen Nafarroan (1343); baita Gaztelako erasoei aurre egin ere. Bost alaba eta hiru seme izan zituen Feliperekin: Joana, Ines, Aragoiko Pedro IV.aren emazte Maria, Joana, Felipe VI.a Valoiskoaren emazte Blanka, Felipe, Luis Beaumontekoa eta Nafarroako XXVIII. erregea izango zen Karlos II.a Gaiztoa.



Atzera