Joana I.a Anjoukoa

(Napoli, 1326 - Aversa, Campania, 1382). Napoliko erregina (1343-82). Lehen senarra hil egin zuen; gerora beste hiru aldiz ezkondu zen. Karlos Durazzokoa izendatu zuen bere oinordeko (1370), baina gero konfiantza galdu, eta Luis I.a Anjouko dukea izendatu zuen. Karlosek atxilotu eta hiltzeko agindua eman zuen.



Atzera