Kasandra

Iliadako pertsonaia, Priamo eta Hekubaren alaba. Apolok etorkizuna iragartzeko ahalmena eman zion; baina Kasandrak Apolo zapuztu zuenean, honek Kasandraren iragarpenak inork ez sinistera kondenatu zuen. Horrela, Troiako gerra eta ondoriozko hondamendiak iragarri zituenean, inork ez zuen aintzakotzat hartu.



Atzera