ondoriozko
iz. eta izlag. HIZKL. 1. Perpausen arteko loturan, perpaus bat bestearen ondorioa dela adierazten duen lokailuetako bakoitza (beraz, hortaz, bada, orduan, honenbestez, hala, etab.). 2. Baldintzazko perpausetako apodosian agertu ohi den adizkia, -ke- morfema duena. 3. Perpaus baten ondorioa adierazten duen beste perpaus bat lehenengoaren mendeko egiten duen menderagailua; mendeko bilakatutako perpausa bera (Andre hark hainbeste diru zuen, ezen herri osoa erosi baitzuen).
Atzera