Korinto

Greziako HE-ko hiria, izen bereko golkoan, Peloponeso penintsulak Grezia kontinentalarekin bat egiten duen tokian; 23.000 bizt. Merkataritza- eta turismo-gunea (museoak eta aurri erromatar eta grekoak). K.a. VIII-VI. m.etan, merkatari- eta artisau-gune (zeramika, brontzea eta ehungintza) garrantzitsua izan zen, antz.ko Greziako nagusietakoa. K.a. 146an erromatarrek arpilatu eta suntsitua, Julio Zesarrek berreraiki eta kolonia bat fundatu zuen bertan (K.a. 44) eta Akaiako prob.ko hbru. bilakatu zen. Erdi Aroan maiz inbaditu eta arpilatua izan zen.



Atzera