Kosovo

Jugoslaviako H-ko prob. autonomoa, Serbiako errepublikaren barnean; 10.887 km2 eta 2.079.000 bizt. Hbru. Pristina. Populazioaren % 90 inguru albaniarra da eta, erlijioz, musulmana. Serbiako erresumako gunea izan zen XII-XIV. m.etan eta XV. m.an turkiarrek bereganatu zuten. 1912an Serbiak eskuratu zuen. Geroztik, Kosovoko albaniarren mugimendu nazionalista garatu zen, eskualderako autonomia edo Albaniarekin bat egitea helburu zuena. 1980ko hamarkadan istiluak eta gatazkak izan ziren, baina Serbiak zapaldu egin zituen. 1990ean Kosovoko nazionalistek errepublika aldarrikatu zuten, baina Serbiak eta Jugoslaviak ez zuten onartu.



Atzera