Labeque, Katia eta Marielle
Piano-jotzaile lapurtarrak, Hendaian jaioak, 1950ean eta 1952an, hurrenez hurren. Amarekin musika ikasi eta 1964an Parisko Kontserbatoriora joan ziren. Graduatu ondoren, piano-emanaldiak egiten hasi ziren munduan zehar; sariak ere ugari jaso dituzte. Musika garaikideko eta klasikoko kontzertuak eman eta hainbat disko grabatu dituzte (Messiaen, 1970; Gershwin: second Rapsody, 1988; Dvorak: Slavonic dances, 1990; Tchaikovsky Fantasy, 1994); jazzean ere lan eginak dira (Love of Colours, 1990; Little Girl Blue, 1995).
Atzera