Landa, Jose Bentura
Euskal idazle gipuzkoarra (Itziar, 1871 - Langraiz Oka, 1955). Apaiz egin eta Bergarako artzapez izan zen: Euskerazko Itzalgiyek: Gure zeruko Ama Maria euskeraz goratuba. Euskerazko Landarak sermoi-bilduma (1907) eta Itxasua eta biotza idatzi zituen (1910). Hizlari ona zen eta euskara erraz, gozo eta aberatsa erabili zuen.
Atzera