apaiz

iz. 1. Erlijio katolikoan, ordenako sakramentua hartu duen gizonezkoa. Bere funtzio nagusiak sakramentuak ematea, kristau-ikasbidea irakastea eta kristau-elkartearen gobernuaz arduratzea dira (gainerako erlijiosoetatik bereizteko, mezako ere esaten zaio). 2. Eliza katolikoan, eta zentzu hertsian, presbiteroa. 3. Hainbat erlijiotan, jainkoaren gurtza-zerbitzuaz arduratzen den pertsona. • apaiz emakume. Emakumezko apaiza. || apaiz nagusi. Itun Zaharreko erlijioko apaizen burua. Kaifas apaiz nagusia.



Atzera