Landaburu Fernandez de Betoņo, Frantzisko
Politikari arabarra (Gasteiz, 1907-63). Madrilgo parlamentuan EAJko diputatu izan zen Arabatik (1933). Gerra piztu zenean, Euzkadi Buru Batzarreko kidea zen; Ipar Euskal Herrira ihes egin behar izan zuen. EAJko Parisko ordezkari eta Liga Internacional de Amigos de los Vascos elkartean Euzko Jaurlaritzaren ordezkaria izan zen. Alemaniarrek Paris okupatu zutenean, Arroxelara desterratu eta erresistentzian parte hartu zuen. Euskadik Parisen zuen ordezkaria, Jose Antonio Agirreren kolaboratzailea eta Eusko Jaurlaritzako lehendakariordea izan zen (1960). La causa del pueblo vasco (1956) eta Jose Antonio Aguirre, forjador de la naciķn vasca (1963) liburuak idatzi zituen.
Atzera