Paris
Mitologia grekoan Troiako heroia, Priamo eta Hekubaren bigarren semea. Elezaharraren arabera, Tetisen eta Peleoren ezteietan, Hera, Afrodita eta Atenearen edertasunari buruzko epaia emateko hautatu zuen Zeusek. Afrodita aukeratu zuen Parisek, beste bien gorrotoa piztuz. Jainkosa hauek Troia suntsitzeko asmoa hartu zuten. Bitartean, Menelaoren gortera bidali zuen aitak Paris eta Menelaoren emazte Helenarekin maitemindu zen; senarra bidaian joandakoan, emakumea berekin hartu eta Troiara eraman zuen. Helena askatzeko antolatu zuten Greziako printzeek Troiako gerra.
Atzera