Landerbaso (trikuharri-saila)

Igoin mendiaren IM-ko trikuharri-saila, Donostian (Gipuzkoa). Trikuharrietako bat itxia da; tumulu zirkularra du (10 m-ko diametroa eta 1 m-ko altuera) eta kamara karratua. Lau lauza ditu eta ez du estalkirik. Barandiaranek aurkitu zuen (1928) eta Atauri, Elosegi eta Labordek egin zituzten ikerketak (1950).



Atzera