Elosegi

Enpresari-familia gipuzkoarra. - Antonio (Tolosa, 1834-1905). Belgika, Alemania eta Frantzian enpresa-ikasketak burutu zituen. La Casualidad izeneko txapel-fabrika sortu zuen (1859); gero, sozietate anonimo bihurtu eta Boinas Elosegi, S.A. izena hartu zuen (1967). Tolosako alkate eta Gorteetako diputatu izan zen (1867). Bere sorterriaz arduratu zen, Ondarraga izeneko iturria aurkitu eta Tolosako udalerriari eskaini zion (1889); Izaskungo santutegia eta Santa Maria eliza berreraikitzeaz arduratu zen, besteak beste. - Antonio (Tolosa, 1859-1948), aurrekoaren iloba. 1920.eko hamarkadan Gipuzkoako Diputazioko lehendakariordea izan zen. Hainbat enpresatako kontseilaria zelarik, Alfontso XIII.ak bere lanagatik saritu egin zuen (1926). El Diario Vascoren fundatzaileetako bat izan zen (1934). - Juan (Tolosa, 1867-1952), Antonioren iloba. Boinas Elosegi enpresako zuzendari eta Tolosako alkatea (1914-16) izan zen. - Joaquin (Tolosa, 1875-1967), Antonioren iloba. Tolosako Bankuaren fundatzaile (1911) eta urtetan bertako zuzendaria izan zen.



Atzera