Longida
Nafarroako udalerria, Irunberri-Agoitzen (Zangozako mer.); 288 bizt. (longidarrak). Erro eta Urrobi ibaiak Iratira isurtzen dira bertan. Aiantz, Aos, Artaxo, Billabeta, Ekai, Erdotzain, Exaberri, Hiriberri, Itoitz, Larrangotz, Liberri, Meotz, Mugeta, Murillo, Olaberri, Orbaitz eta Ulibeiti herriek osatzen dute. Lehor-lurreko laborantza (zerealak, zuhainak), abeltzaintza, txerri-haztegiak, basogintza eta zerbitzuak.
Atzera