Itoitz
Nafarroako herria, Longida udalerrikoa, Urrobiren ertzean (Zangozako mer.); 13 bizt. Larreak eta basogintza. Santa Eulaliaren eliza gotikoa (XVI. m.). Irati ibaian urtegi handi bat eraikitzeko proiektua egin zen 1985ean, Itoizko lurrak urperatuko zituena; herri-protesta ugari izan zen, hondamendi ekologikoa eragingo zuela eta. Hala eta guztiz ere, 1990eko hamarkadaren hasieran eraikitze-lanak hasi ziren.
Atzera