Luxor
Egiptoko I-ko hiria, Nilo ibaiaren ertzean, antz.ko Tebasko hiriak hartzen zuen eremuan; 155.000 bizt. Turismoa. Amon jainkoaren ohoretan Amenofis III.ak eraikitako tenplua (K.a. XIV. m.), gero Ramses II.ak bi obeliskoz, bi estatua handiz eta patio berri batez hornitua. Obeliskoetako bat tenpluaren sarreran dago, eta bestea, Parisko Concorde plazan.
Atzera