Nilo
Afrikako ibai nagusia eta munduko luzeena; 6.700 km eta 3 milioi km2 inguruko arroa. Victoria aintziran du sorburua eta Nilo Victoria izena hartzen du. Ugandako Kyoga eta Albert aintzirak zeharkatzen ditu Nilo izenaz eta Sudanen Nilo Zuria izena hartzen du. Khartum-en Etiopiako goi-lautadetatik datorren Nilo Urdinarekin elkartu eta hortik aurrera Nilo Handia izena ematen zaio. Mediterraneoan itsasoratzen da delta zabal batean. Kairon hasten da delta eta Damieta eta Rosetta ditu ibaiadar nagusiak. Asuandik hurbil Asuango urtegia dago (munduko handienetakoa). Asuandik gora, 6 urjauzi daude.
Atzera