delta
iz. 1. Alfabeto grekoko laugarren letra, euskarazko d-ren baliokidea (¶). 2. Sail batean askotan, laugarren tokia adierazten duen ikurra. 3. Ibai baten bokalean alubioiek osatzen duten lurrezko mihia. Normalean triangelu-forma izaten du eta itsaso edo aintziran barneratzen da, ibaia adarretan banatuz. Niloren delta. 4. AERON. Triangelu isoszele forma duen hegala. Delta hegala. 5. ASTRON. Edozein konstelaziotako laugarren izarrik distiratsuena. ¶-Cephei. 6. MAT. Laplacetarraren adierazlea (Æ). 7. MAT. Diferentzial partzialaren adierazlea (¶). • delta hegal. KIR. Hegaldi librea egiteko erabiltzen den planeagailua. Armazoi arin batez, ehun sintetikozko bela batez eta uhaleriaz osatuta dago. Uhalerian gidaria kokatzen da.
Atzera