diferentzial
1. izond. Bereizgarria. 2. izond. Gauza bi edo gehiagoren arteko diferentziari dagokiona. 3. iz. eta izond. AUTOM. Ibilgailuetan, motorearen indarra gurpil eragileei transmititzeko mekanismo berezia, bihurguneetan gurpil batek besteak baino azkarrago biratzea ahalbidetzen duena. 4. iz. ELEKTR. Etengailu diferentziala. 5. iz. eta izond. MAT. f(x) funtzio bati buruz eta x puntu batean, f'(x) deribatuaren eta Dx aldagai independentearen hautazko gehikuntzaren arteko biderkadura. • presio diferentzial. MED. Arteri presio maximo eta minimoaren arteko aldea.
Atzera