Mann
Idazle alemaniarrak. - Heinrich (Lübeck, 1871 - Santa Monica, 1950). Espresionismoa iragartzen zuen estiloa landu zuen hasieran (Unrat irakaslea, 1905, J. von Sternberg-ek Aingeru urdina filma egiteko egokitua). Gerora satira soziala eta burgesiaren aurkako kritika garbia egin zituen eta Alemaniako oposizio intelektualaren buruetako bat izan zen. - Thomas (Lübeck, 1875 - Zurich, 1955), aurrekoaren anaia. Indar espiritual eta intelektualen balioa defendatu zuen, mundu modernoko arazoen aurrean. (Buddenbrokktarrak, 1901; Herioa Venezian, 1903; Mendi magikoa, 1924; Fausto doktorea, 1947). Literaturako Nobel saria 1929an.
Atzera