Medina

arab. Al-Madina edo Madinat al-Nabi. Saudi Arabiako hiria (Hejaz); 290.000 bizt. Oasis aberats baten erdian kokatutako karabana-hiri zaharra. Islamdarren hiri saindua; Mahoma, hejiraren ondoren, errefuxiatu (622) eta hil zen (632) tokia. Profetaren meskita (Mahomaren hilobia).



Atzera