Mendieta, Jeronimo

Misiolari eta idazle arabarra (Gasteiz, 1525 - Mexiko, 1604). Fraide frantziskotarra, Mexikora joan zen misiolari (1553). Espainiako erregeari eta gorteari, Mexikoko erregeordeari eta bere erlijioso-ordenako nagusiei bidalitako gutun asko gorde dira. Historia Eclesiástica Indiana liburua da haren obra nagusia (1565).



Atzera