Mendieta Retes, Frantzisko
Pintore eta historialari arabarra (Mendieta, 1556 - ?). Oso gazterik Bilbon finkatu zen. Jura de los Fueros de Vizcaya por Fernando el Católico koadroa egin zuen. Begoñako Amaren irudiak, prozesioak eta erretaulak ere pintatu zituen. Bestalde, balio handiko lan historikoa egin zuen: Los Annales de Vizcaya, 1399-1456 bitarteko gertaerak aztertzen dituena. Lanaren laurdena baino ez da gordetzen, Bizkaiko leinuen eta bando-gerren historia biltzen duena, hain zuzen.
Atzera