Mendigatxa, Mariano Saturnino
Euskaltzale nafarra (Bidankoze, 1832-1918). Luis Luziano Bonaparteren laguntzailea eta kolaboratzailea izan zen. Bonaparte hil zenean Azkuerekin izan zituen harremanak (1902-16); gutunak, ipuinak, kantak, errefrauak etab. idatzi zituen herriko ohiturak, bizitza, kondairak, etab. kontatuz. Erronkariko euskara erabili zuen.
Atzera