Mendizabal Iraeta, Gabriel

Militar eta politikari gipuzkoarra (Bergara, 1764-1838). Konbentzio-gerran sarjentu nagusia eta Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako boluntarioek osatutako batailoiaren komandanteordea izan zen (1793). Gerra ostean armadan jarraitu eta mariskal izatera iritsi zen. Independentzi gerran Salamancako Alba de Tormesko guduan nabarmendu zen (1810). Cádizko Konstituzioaren aldekoa izan zen eta Bilboko Batzar Nagusietako lehendakaria zela Konstituzioaren aldeko Diputazio berria izendatu zuen. Irungo (1813) eta Frantziako Tolosako guduetan parte hartu zuen (1814). Gerra ondoren, hainbat kargu izan zituen.



Atzera