mariskal

iz. 1. MIL. Zenbait armadatan, graduaziorik altuenetakoa. 2. HIST. Zaldieriaz arduratzen zen ofiziala. • Frantziako mariskal. Armada frantseseko jeneral burua, Espainiako kapitain jeneralaren parekoa. || mariskal nagusi. 1. Hainbat armadaren (alemaniar, austriar, britainiar, errusiar eta suediarraren) hierarkia militarreko gradurik gorena. 2. HIST. Frantziako Erregimen Zaharrean, estatu nagusiko hierarkiako gradua, gainerako mariskalena (Frantziakoarena ezik) baino altuagoa; antzinako hierarkia militar espainoleko gradua, gaur egungo dibisio-jeneralaren parekoa. || Nafarroako mariskal. HIST. Espainiako armadaren agintea zegokion militarra. XIV. m.an sortu zen, errege-alferezaren ordez.



Atzera